Albisteak

“URDAIBAI: OREKA BIZIAN” DOKUMENTALA ETA SOLASALDIA

Lizeo Antzokia (Gernika-Lumo), 2019ko Urriak 3, 18:30-20:30

Biosfera erreserba den Urdaibaiko eskualdean kapitala zein interes pribatuak lehenesten dituen eredu desarrollista bati ekiten ari zaio. Zorionez, gizarte zibilak sustatutako zenbait antolakuntza-alternatiba eta esperientzia daude abian, bizitza erdian jartzen ez duten megaproiektu eta garapen-planei aurre eginez. “Urdaibai: Oreka bizian” dokumentalak, FMK Mediak ekoiztuak, Arkibai, Jangurie eta Kolore Guztietako Basoak ekimenak erakusten ditu, besteak beste. Proiekzioaren ostean, eztabaidagune bat zabalduko da non protagonistek haien esperientziak azalduko dizkiguten. Dokumentala elebiduna da (euskaraz eta gaztelaniaz).

No Comments

Post a Comment

51 − = 43

Gernikagogoratuz logo
Pribatutasunari buruzko laburpena

Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile esperientzia ahalik eta onena eskaini ahal izateko.Cookieen inguruko informazioa nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio ditu; esaterako, webgunera berriz sartzean ezagutzea, edota gehien interesatzen zaizkion atalak zeintzuk diren ulertzea.