
V. LOTURA HIRUKOITZAREN MINTEGIA
Gernika Gogoratuz eta Ayuda en Acción elkarteek V. mintegian parte hartzera gonbidatzen zaituztete: “Bakea eztabaida humanitarioetan eta garapenarenean. Mozanbikeko kasuaren azterketa”, apirilaren 23 eta 24an Gernika-Lumoko KulturEtxeko Lumo Aretoan.
Mintegi hauetan mintegi horien balantzea egin nahi dugu eta Cabo Delgadon egindako ikerketa-ekintza baten emaitzak aurkeztu. Haren helburua bakea eraikitzeko tokiko gaitasunak ikusaraztea da; eta 2017tik Mozambikeko iparraldeko eremu horri eragiten dion gerrak eragindako hiru komunitateren kosmobisioetatik eta kultura-ondaretik egiten diren HDPren esanahiak eta proposamenak aztertzea.
LAN-PROGRAMA
APIRILAK 23, ASTEAZKENA, ARRATSALDEZ
16.00-16:15
Bakea humanitario eta garapen-eztabaidetan.
Aurkezlea: Luisa del Pinho Valle. Gizarte Gaietarako Ikastegiko ikertzailea. Coimbrako Unibertsitatea.
16:15-16:45
Kokapenari, ekintza humanitarioari eta bakearen eraikuntzari buruzko eztabaidak.
·Andrés Rouré. Mozanbikeko Ayuda en Acción Fundazioko zuzendaria.
16:45-17:15
Kritika humanitarismo neoliberalaren Lotura Hirukoitzari: Alternatibak aztertzen.
·Daniela Nascimento. Gizarte Gaietarako Ikastegiko ikertzailea. Coimbrako Unibertsitatea.
17:15-18:00.
Elkarrizketa horizontalak.
·Jokin Alberdi Bidaguren. UPV/EHUko irakaslea. Gernika Gogoratuz.
APIRILAK 24, OSTEGUNA, ARRATSALDEZ
16.00-17-00
3N kasuaren azterketari buruzko eztabaida. Mozambikeko iparraldea
Aurkezlea: Teresa Cunha. Gernika Gogoratuz eta Coimbrako Unibertsitateko Gizarte Ikasketen Zentroko ikertzailea.
17.00-18:00
3Nko Mintegi Iraunkorraren ondorioak
·Itziar Ruíz-Giménez. Ikasketa Afrikarren Taldeko eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko (UAM) ikertzailea
·Liliana Zambrano Quintero. Gernika Gogoratuzeko ikerlaria, Deustuko Unibertsitatea.
·Jokin Alberdi Bidaguren. UPV/EHUko irakaslea. Gernika Gogoratuz.
