Albisteak

edición V del Diplomado en Pensamiento Ambiental “Cátedra Gonzalo Palomino Ortiz” de la Universidad del Tolima (Colombia)

VASCO COELHOK INGURUMEN PENTSAMENDUAREN INGURUKO DIPLOMATUAN PARTE HARTU DU

Vasco Coelhok, Gatazkan egoeran dauden lurraldeen inguruko online ikastaro eta plataformaren koordinatzaileak, Ingurumen Pentsamenduaren inguruko nazioarteko Diplomatuan parte hartuko du gaur. Izenburua: “Luchas sociales, conflictividades y territorialidades: lecturas desde el Sur global”. Gaia: “Estudios de caso Territorios en Conflicto: Mozambique”.

Aurten, Tolimako Unibertsitateko “Gonzalo Palomino Ortiz Katedra” izeneko Ingurumen Pentsamenduaren inguruko Diplomatuaren V. Edizioa bete da.

Diplomatuak Gatazkan dauden herrialdeei buruzko proiektutik datozen elementuak ditu bere baitan. Proiektu horrek Mozambike (Afrika), Urdaibai (Euskal Herria), Cajamarca eta Doncello (Kolonbia) eremuetan kapitala eta bizitzaren artean izandako gatazkak aztertzen ditu. Horrekin bat egin dute meatzaritza proiektu erraldoien aurka Mexikon eta Guatemalan izandako mugimenduek eta Brasil, Ekuador eta Argentinan mugimendu sozial eta indigenekin eta ingurumen heziketaren alde egiten duten prozesuek.

Saioaren ordutegia:
Kolonbia: 7:00 – 10:00.
Argentina/Brasil: 9:00 – 12:00.
Espainia: 13:00-16:00.