2018an, DOCUMENTA zentroak (Center for dealing with the past, Stiftung Europäische Jugendbildungs- und Jugendbegegnungsstätte Weimar EJBW) eta bere kideek arrakastaz txertatu zuten “Venues of victims // Venues of perpetrators. Mapping, decoding & processing the role of historical – civic education in (European) Youth Work” izeneko proiektua.
Proiektuak giza eskubideen arloko gaur egungo heziketan fokuratu zuen heziketa historiko-zibikoaren eragina. Proiektuaren ideia nagusia honakoa zen: heziketa historiko-zibikoaren arloan inplikatutako langile gazteen gaikuntzak sendotzea, eta, era berean, historiadore eta akademiko gazteei heziketa ez formalaren (zibikoa) metodologia helaraztea.
2021ean proiektuaren bigarren edizioa jarri da martxan, “Developmental dictatorships in Europe after the World War II as a topic of civic education” izenarekin, eta 2021 eta 2022 urteen artean burutuko da.
Europako garapen-diktadurak II. Mundu Gerraren ostean, heziketa zibikoaren gai gisa.
II. edizioa, 2021-2022
Proiektuaren bigarren edizioa martxan jarri da 1945eko Europako garapen-diktaduren ikuspegi enpiriko batekin (Europa ekialdeko sozialismoa, Francoren diktadura Espainian, eta abar).
Gerra osteko Europan hainbat gobernu autoritario motarekin tratatu beharra izanik, proiektuaren bidez historiadore, akademiko eta langile gazteen gaikuntza sendotu nahi da, “garai zaharretara itzultzeaz” hitz egiten duten egungo gobernu autoritario eta populisten mugimenduen erretorika propagandistikoa ezbaian jartzeko.
Horrela izanik, proiektuak garapen-diktaduren inguruko planteamendu kritikoa sustatzen du, ez soilik indarkeria politikoan, propagandan eta mobilizazio ideologikoan zentratzean; baita eskubide zibilen mugimenduen eta demokrazia pluralista baten alde egindako mugimenduen inguruan ikasiz ere.
Jarduera-egutegia:
Heziketa historiko eta zibikoak gazteen lanean (Europa) daukan eraginaren mapatze, dekodifikazio eta prozesatzea.
I. edizioa, 2018
“Mapping, decoding & processing the role of historical – civic education in (European) Youth Work” izeneko proiektuaren helburua zera da: herritartasun eta giza eskubideen esparru demokratikoaren barruan heziketa lanaren erronkei heltzea; eta, bestalde, Europako herrietako hezitzaileen arteko esperientziak partekatzea eta etorkizunerako garapen-aukerak aztertzea.
Horretarako, nazioarteko bilerak egin dira Europako herrialde batzuetan, hezitzaile gazteen gaikuntzak sendotu eta ikuspegiak zabaltzeko asmoz.
Proiektuaren antolatzaileek heziketa historiko eta politikoko erakundeen arteko lankidetza iraunkor bat mantendu ahal izatea espero dute (oroimen lekuak, ikerketa erakundeak eta heziketarako bestelako erakundeak).
Burutu diren jarduerak:
Ikusi udalekuan parte hartu zuten gazteen prentsaurrekoa: Kristina Bilbao, Xabier Oyanguren eta Maitane Uriarte. Gerrako leku esanguratsuak bisitatu zituzten, hala nola Zagreb, Jasenovac, Pula, Vukovar eta Opatija.