Albisteak

XIV Europaro buruzko ikerketa saria, Francisco Javier de Landaburu Universitas 2015

Premio Eurobask Universitas 2015

Europako eredu sozialarekin, Europa kohesionatu eta sozial bat eraikitzearekin, eta Europako gaiez eztabaida plural, zabal eta kritiko bat sustatzearekin EUROBASKek duen konpromisoa berretsiz, EUROBASKek, 2015 urteko Francisco Javier de Landaburu UNIVERSITAS saria aurkeztu zuen. Nazio Batuen Erakundeak, 2015 urtea Milurteko Garapen Helburuei eskaini ziela ikusiz, EUROBASKek XIV. UNIVERSITAS saria hurrengo gaiarekin aurkeztu zuen

Jokin Alberdi Bidagureneri, egindako lanagatik

“2015aren osteko europar elkartasuna eztabaidagai: Posible da agenda alternatibo bat bideratzea Europar Batasunaren nazioarteko garapen eta lankidetza politiken aurrean?”

Gernika Gogoratuz Elkarteko Presidentea. Doktorea Zientzia Politikoen arloan, EHUren eskutik; eta Zuzenbide Konstituzional eta Europar Batasuneko Zuzenbideko irakaslea, unibertsitate horretan. “Gatazkan dauden lurraldeak: Gaitasunak sendotzeko eta bizi aukerak eraikitzeko ikerketa, prestakuntza eta ekintza” izeneko nazioarteko ikerketa arloko proiektuaren arduraduna da; Cabo Delgado (Mozambike), Tolima (Kolonbia) eta Urdaibai (Euskal Herria). HEGOA Institutuko (EHU) Ikertzaile Taldeko kidea da eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Afrikar Ikasketen Taldean parte hartzen du.