Albisteak

Gernika Ciudad de la Paz en el Siglo XXI

XXI. MENDEKO GERNIKA BAKEAREN HIRIAK HÜRTH-EKO (ALEMANIA) “ALBERT SCHWEITZER”-RI HARRERA EGIN DIO

“Gernika Bakearen Hiria XXI. mendean” prestakuntza programak harrera egin dio Donostiako Alemaniarren Kolegioarekin hartuemanak dituen Hürth-eko (Alemania) “Albert Schweitzer” Institutuari. 47 ikaslek eta 4 irakaslek osatutako taldeak Gernika bisitatu zuten bi ibilbide eginez eta herriko hainbat oroimen historikoko leku garrantzitsu bisitatuz, Andreas Schäfter Gernika Gogoratuz taldeko kidearen laguntzarekin.

Programaren helburua bakeari buruzko gogoeta egitea da, oroimenezko leku batetik eta tokiko munta zein dimentsio globala duen giza eskubideen ikuspegitik. Euskal Herriko DBHko, Batxilergoko eta beste hezkuntza-zentro batzuetarako (Lanbide Heziketa, HHIZ…) goi-zikloetarako pentsatuta dago.

Prestakuntza programari buruzko informazio gehiago.

Gernika Ciudad de la Paz en el Siglo XXI
Gernika Ciudad de la Paz en el Siglo XXI
Gernika Ciudad de la Paz en el Siglo XXI