Albisteak

ZER ESANAHI DU INGURUMEN-BAKEAK XXI. MENDEAN? SEMINARIOAN IZANGO DA GERNIKA GOGORATUZ.

Gernika Gogoratuz zentroko zuzendariak, Maria Oianguren Idigorasek, Zer esanahi du ingurumen-bakeak XXI. mendean? izeneko seminarioan parte hartuko du. Madrileko La Maliciosa Ateneoan egingo da urriaren 23an eta 24an.

Gatazka sozio-ekologikoak, gatazka orokorreko agerraldi berriak” izeneko saioan Maria Oianguren izango da, Kordobako Unibertsitateko (STAND UGR.) Luis Sanchez Vazquez irakaslea eta FUHEM fundazioko Ekologia eta arlo sozialeko esparruok Nuria del Viso lagunduz. Moderazio lanak Jesus Andres Sanchez Cazorlak egingo ditu, Granadako Unibertsitateko Bakea eta Gatazken Institutuko “Begiradak mundurako” koordinatzailea.

Ekitaldia AIPAZ elkarteak (Bakearen Ikerketarako Espainiako Elkartea) eta FUHEM fundazioko hezkuntza eta ekologia zein arlo sozialeko esparruan antolatuta dago.